Hasteko Galarrixarako ibilbidea egingo dute; 09:00etan elkartuko dira Loramendi elkartean. Bertatik abiatuko dira eta bertan bukatuko da ibilbidea. Antolatzaileen arabera, bi ordu eta erdiko ibilbidea izango da, familiarekin egiteko modukoa. Amaitzean salda eta mokadutxoa izango dituzte irteeran parte hartzen dutenek.
Bestalde, 10:00etan suziria botako dute eta ikurrina jarri. Ostean, 10:15ean, haur eta nagusiendako jolasekin hasiko dira. Meza ere izango dute 12:00etan eta mezaren ondoren dantzak izango dira. Amaitzeko luncha egingo dute elkartean bertan, 13:00etan hasita.