Arrasateko Iturbide egoitzako kaleratzea "neurrigabea" dela dio CCOOk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 10a, 11:12

CCOO sindikatuak salatu du Arrasateko Iturbide egoitzan Eulen enpresako langile baten kontra gauzatu den kaleratzea "neurrigabea" dela. Sindikatuaren arabera, Eulenek eta Udal kudeatzaileek "zigor handiena" jarri diote langileen artean "ohikoa" den praktika batengatik. Arrasateko Udalak, bestalde, langilearen kaleratzea klinika laguntzaileen zerbitzua ematen duen Eulen enpresak harturiko erabakia dela nabarmentzeaz gain, CCOOren bertsioa gezurtatu du: "Langile horren praxia onartezina da eta funtzionatzeko modua ez da, inolaz ere, ohikoa Iturbideko zein Euleneko langileen artean".

CCOO sindikatuak salatu du Iturbide egoitzan Eulen enpresako langile baten kontra gauzatu den kaleratzea "neurrigabea" dela. Sindikatuaren arabera, Eulenek eta Udaleko kudeatzaileek "zigor handiena" jarri diote langileen artean "ohikoa" den praktika batengatik: "Familia batek Iturbiden oso zabaldua dagoen praktika baten berri izan eta erreklamazioa jarri zuen, eta Eulenek praktika horri amaiera emateko diziplina-kaleratzea ezarri zion. Zigorra guztiz neurrigabea da langilea errudun egiten duelako zentroan oso zabaldua dagoen jokaera bategatik. Langile guztiekin egoera hori berriro ez errepikatzeko jarraitu beharreko protokolo zuzena zein den azaldu beharrean, zigor handiena ezartzearen alde egin dute".

Arrasateko Udala: "Langile horren praxia onartezina da"

Udalak, bestalde, CCOO-ren bertsioa gezurtatu du: "Langile horren praxia onartezina da eta funtzionatzeko modua ez da, inolaz ere, ohikoa Iturbideko zein Euleneko langileen artean. Gainera, kexak ez ziren senitartekoen aldetik etorri, solairuko arduradunak eta lankideek eman zuten gertaera larri horren berri". Era berean, langilearen kaleratzea klinika laguntzaileen zerbitzua ematen duen Eulen enpresak harturiko erabakia dela dio Udalak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak