Jazzez jantzitako rapa ekarriko du Rafael Lechowskik Monterronera

Jon Berezibar 2014ko uzt. 9a, 16:32

Espainiako rapa lirika eta doinu bereziez hornitu duen musikaria etorriko da Arrasatera, Gaztemaniak ekimenak ekarrita, hilaren 19an. Jazz laukote batekin etorriko da Rafael Lechowski datorren zapatuan, 22:30ean. Oñatiko Uribesalgo anaien Pobresiak poesia emanaldia ere egongo da.

Rap artistaren ikuspegi ezohikoa dauka Lechowskik, Zaragozan sustraitutako poloniarrak. Hizkera zuzen eta kolpagarriarekin bai baina egolatria eta generoko cliché-ei izkin eginda, poesia, transzendentzia eta lirika ederra dira haren etorriaren ezaugarri. Soinuz ere berezia da Lechowskiren lana, jazz oinarrian kokatzen baititu errimak. Espainiako rap eszenan zigilua utzia du jada eta zirrara eragin du estiloaren mugetatik haraindi ere. Horren froga, hilaren 19an, zapatua, Monterronen 22:30ean.

Poesia gaua izango da 19koa, inondik ere. Oñatiko Aimar eta Eñaut Uribesalgo anaiek Pobresiak errezitaldia egingo dute. Hauxe ere errezitaldi musikatua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak