"Leze Txikiko giza besahezurra: 50 urte azalean"

Ubane Madera 2014ko uzt. 9a, 08:40

On Joxe Migel Barandiaran Lezetxikin. Argazkia, Jose Migel Barandiaran Fundazioa.

Arrasateko aztarnategiko historiaren errepasoa egin eta 1964ko abuztuaren 20an giza besahezurra lurpetik atera zutela gogora ekartzen du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak gaur Hots Begi Danbolinak blogean. "Euskal Herriko giza hezurrik zaharrena dugu, duela 250.000 urte ingurukoa izan daitekeena", dio.

"Aurtengo abuztuaren 20an mende erdia beteko da Lezetxikin euskal arkeologiak aurkituriko giza besahezurrik zaharrena azaleratu zenetik. Egun hartako arratsaldean gertatu zen, abuztuaren 3an hasitako indusketa kanpainaren barruan. Jose Migel Barandiaran, Jesus Altuna, Ramon Elosegi arkeologoak eta Felipe Leibar Garagartzako langilea ari ziren lanean egun hartan leizean".

Kontakizuna hortik abiatu, eta On Joxe Migel Barandiaranek egun hartakoaren gainean bere koadernoan idatzitakoa partekatu du historiagileak Euskonews-en argitaratutako artikulu baten bitartez.

Osorik irakurtzeko hemen klikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak