Esklerosi anizkoitzari aurre egiteko 1.709 euro lortu dira Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 8a, 14:59

Joan den domekako 'Busti Zaitez' kanpainan parte hartu zuten boluntarioak, kiroldegiko atarian.

Aurten 12. aldiz, Toki Argiko boluntarioak esklerosi anizkoitzaren aurkako Busti Zaitez kanpainan hartu zuten parte domekan. Euskal Herri mailan lan egiten duen fundazioak eskerrak eman gura dizkie Toki Argiko boluntarioei: "Kanpaina honetan eurak dira gure fundazioaren irudia; ezin daiteke hobeto egin". Izan ere, eguraldi eskasa egin arren 1.709 euro lortu ziren fundazioarendako, nagusiki esklerosi anizkoitza dutenendako errehabilitazio zerbitzua finantzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak