49ko kintoen aurtengo ikurra: Portaloia

Ubane Madera 2014ko uzt. 8a, 08:30

Portaloiaren irudia, joan den mendean.

1949ko kintoek egin behar duten ospakizunerako argazkiko irudia aukeratu dute. Portaloia erakusten du, joan den mendeko laugarren hamarkada bukaeran. Urriaren 16ko eta 18ko ekintzetan, horixe berori ikusiko da Arrasaten, beraz.

Josemari Velez de Mendizabalek kontatzen du 1949ko kintoen %40k eman duela ospakizun horietarako izena. "Nahiko kopuru handia, antzerako kasuetan Interneten ohi ditugunekin alderatuta", dio historiagile arrasatear-aramaioarrak.

Hemen klikatuz gero, ospakizun horien gaineko xehetasunak eta "lehian" ibili diren argazkik ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak