Eskoitza-abentura ekintzaren barruan ura izan zen protagonista. San Andresko autobus geltokitik Eskoriatzara joan ziren bidegorritik. Eskoriatzara heldu aurretik, geldiunea egin zuten tirolinadun parkean, eta bertan etxeko paint-balla burutu zuten. Ur pistolez baliaturik, hiru talde egin zuten: "Talde bakoitzak kolore ezberdineko kolorantez tindatu zuen ura, eta guda hasi zen! Kamiseta zuriek kolorez zipriztindurik bukatu zuten!". Izerdiak bota eta gero, parkean bertan bazkaldu zuten, eta gero, Eskoriatzara abiatu ziren. Bide batez, bertako Gaztelekua ezagutu zuten gaztetxoek.
Egubakoitzean, "sorkuntza tailerra"
Uztailaren 4an sorkuntza tailerra izan zuten erdiguneko Gaztegunean: "Musika lasaia jarriz, bakoitzak sorkuntzarako unea izan zuen, jolas-librea izan zen eta norberak bere barneko artista azaleratzeko aukera izan zuen".
Izena emateko aukera oraindik
Gaztetxoek izena emateko aukera dute oraindik. Horretarak bi bide gaude: Gazte Bulegora (943 25 20 65) edo Txatxilipurdira jo (943 79 54 46).