Hogeita laugarrenez, euskal-andaluziarrak Errozio Amabirjinaren omenez, Arrasaten batuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko uzt. 6a, 16:11

Tarteka bota dituen euri zaparradak ez dira nahikoa aitzakia izan, Arruena parkean batu diren 2000 euskal-andaluziarrek Errozio Amabirjina omentzeko jaia zapuzteko. Al-Andalus elkarteak, hogeita laugarrenez antolatutako jaian, Euskal Herriko 17 andaluziar elkarteko ordezkariak batu dira. Debagoieneko andaluziar jatorrizko erromesez gainera, donostiarrak, beasaindarrak, lasartearrak, Oreretakoak, andoaindarrak, santurtziarrak, barakaldotarrak, bermeotarrak, laudiotarrak eta Matienakoak etorri dira.

Debagoieneko andaluziar jatorrizko erromesez gainera, donostiarrak, beasaindarrak, lasartearrak, Oreretakoak, andoaindarrak, santurtziarrak, barakaldotarrak, bermeotarrak, laudiotarrak eta Matienakoak etorri dira.

Al-Andalusetik, Santa Teresara eta gero, Arruenara

Goizeko 9:00etan hasi dira lehenengo bisitariak Musakolako Al-Andalus elkartera heltzen. Anfitrioien kontura gosalduta, Santa Teresa elizarako bidea hartu dute. Errozio Amabirjinari lorak eskaini ondoren, Andaluziako kantu eta dantzekin jantzitako meza egin dute, herriko elkarteko Sueños de Andalucia taldeko dantzariak eta A-Andalus abesbatza errozieroaren eta Matienako Norte y Sur abesbatzakoen eskutik. "Gaurko eguna berezia da, dagoeneko ohituta gaude jendearen aurrean dantzan egiten, urte askotan egin dugu-eta, baina gaurko mezan egiten dugun emanaldia, berezia da benetan" kontatu du Mari Jose Ortiz, Al-Andalus elkarteko Sueños de Andalucia taldeko kideak.

Arruenara erromesaldia

Zaldiek zabaldutako bidean eta Errozio Amabirjina sorbalda gainean hartuta, Arruena parkerako bidea egin dute kantu eta dantza artean. Erromesak Arruena parkera heldu direnerako prest zeuden dagoeneko janariz eta edariz betetako 25 karpa; eta horrez gainera, Al-Andalus elkartekoek jarritako taberna eta baita eszenatokia ere.

Armentiatik etorritako zaldunek parkean erakustaldia egiten zuten bitartean, bakoitza bere karpara hurbiltzen joan da, bertan prest zituzten urdaiazpiko, eta bestelakoak jatera. Indarrak hartzen batzuk, dantzan beste batzuk, ahaztu barik baina bertan zela Errozio amabirjinaren irudia, tarteka, erromesen kantuak eta bisitak jasotzen zituena.

Antolatzaileak ere gustura

Iaz hartu zuen Al-Andalus elkarteko presidente kargua Sebas Lozanok, baina aurten egokitu zaio lehenekoz anfitrioi-buru lanak egitea. Gustura zen aurten ere Arrasate, leku askotako andaluziarren topaleku ederra eta giro onekoa bilakatu delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak