Txalapartaren erritmora, giro beroa Arrasaten egun osoan

Miren Arregi Amasorrain 2014ko uztailaren 5a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Ttakun Txalaparta Elkarteak antolatuta II. Txalaparta Eguna ospatu dute zapatuan Arrasaten. Goizean, jatekorik eta edatekorik ez da falta, eta noski, ezta txalaparta jotzeko aukerarik ere. Gauera arte, ttakunaren erritmora dantza egin du  Arrasatek, egun osoko egitaraua antolatu baitute. Arrasateko txalapartariak ez ezik, Aretxabaletatik eta Bergaratik etorritakoen lanaz ere gozatu ahal izan da; ez hori bakarrik, Urretxutik eta Zestaotik ere etorri baitira. [ARGAZKIAK]

Goizeko 10:00etan hasi da Ttakun Elkarteak antolatutako Txalaparta Eguna. Aurten, txalapartari bikote banak ordu berdinean eta toki desberdinetan txalaparta joaz hasi dute eguna. Talde bat Santa Barbaran eta bestea Altamirako igogailuan, gure arbasoek egiten zuten gisan, batetik besterako komunikazioa irudikatu dute, horrela.

Herriko plazan saio libreak egiteko aukera eman dute segidan. Gura izan duten herritarrek txalapartaren oinarrizko ezagutzak jasotzeko modua izan dute. Txorizoa eta sagardoa ere atera dituzte, nola ez, eta pixkanaka pixkanaka, hasia da Arrasateko plazan, giroa berotzen.

Eguerdi inguruan irrintzilariak hasi dira euren saioa egiten eta ondoren, herri bazkaria egin dute Udalpe elkartean. Arratsaldean tabernaz-taberna egin zituzten txalaparta saioak, ikus-entzuleak erakarriz eta giro polita sortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak