Vespa eta Lambretta ikusgarriak, Mondrally egunean

Leire Kortabarria 2014ko uzt. 5a, 13:06
Kanpotik etorritako zale batzuk, elkarren motorrak ikusten.

Beste urte batez, Vespa eta Lambretta motorren zaleen topagune bihurtu da Arrasate. [ARGAZKIAK]

35 bat lagun eta 30 motor batu dira gaur goizean Herriko plazan, eta artean izenematea itxi gabe zeukaten oraindik. Aurten, Gasteizko, Donostia eta inguruko eta Zaragozako jendea etorri da; horietako gehienek motorrean etorri dira Arrasateraino. Zale mondragoetarrak ere badaude, jakina.

Ohi bezala, ibilaldia egingo dute: aurten, Arrasatetik Oñatira joango dira, handik Zumarragara, Urretxura eta Azkoitiara; Azkoitiara bidean, Elosuara, eta Gorlan geratuko dira topa egiteko. Arrasateko plaza ondoan bazkalduko dute.

Lander Galdos antolatzaileak dioenez, egunaren helburua motor horien zaleek "elkar ezagutzea eta ondo pasatzea" da eta, bide batez, hain maite dituzten motorrak erakustea; bere esanetan, jende askok zuen halako motorra eta, eurena ikusterakoan, sasoi hura gogora etortzen zaie eta euren oroitzapenak konpartitzen dituzte motorzaleekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak