Orokorrean, kontzertu instrumentala izan zen hiruzpalau abesti kantatuak eskaini bazituzten ere. Taularen gainean, musika eskolako ikasleek eta irakasleek osatutako 23 musikari trebe eta horiei laguntzen, tarteka eszenatokira igotzen ziren punta-puntako bi abeslari.
Askotariko adineko zaleak batu ziren Monterronen, publiko familiarra nagusiki. Sarritan gertatzen den moduan, hotz samar, lasai, zegoen publikoa kontzertuaren hasieran; baina emanaldiak aurrera egin ahala berotzen joan zen txaloekin jantziz entzuten ari ziren askotariko doinu ezagunak.
Hurrengo asteburuan bi hitzordu
Jon Zabal magoak, ilusionismo mentaleko ikuskizun komikoarekin hartuko du Udazabalen lekukoa, datorren egubakoitzean, uztailak 11, 20:00etan Seber Altube plazan. ikusleen pentsamenduak manipulatzen saiatuko da, giro misteriotsua eta magikoa lortzeko helburuaz.
Domekan, berriz, zirkua bilakatu du The Funes Troup talde euskaldunak Seber Altube plaza (20:00). Ikuskizun ausarta eta dibertigarria egitera datoz Arrasatera. Karabana baten bizi den hirukoteak, euren kezkak eta nahiak partekatu dituzte ikus-entzuleekin humorez.