20 eskuter eta giro ederra espero dira zapatuan Mondrallyn

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 4a, 14:08

Eskuterren erakusketa Herriko plazan, iazko edizioan.

Bihar ospatuko da Mondrally topaketaren laugarren edizioa. Hainbat txokotatik etorritako eskuter zaleak beste urtebetez elkartuko dira Arrasaten egun eder bat igarotzeko asmoz. "Kasualitatez" sortu zen Mondrally-ren kontua, antolakuntzako kide Jon Alkortak adierazi duenez: "Eskuterrean ibiltzen garen Arrasateko lagun batzuk elkartu ginen egun-pasa eder bat egiteko. Motorrean buelta bat eman, ondo bazkaldu eta ondo pasatzea zen helburua. Eta horren ondo pasa genuenez, zerbait serioagoa egitea erabaki genuen hurrengo urterako".

Ordutik urtero antolatu dute, uztailean. Aurten ere egun osorako egitaraua prestatu dute: izen-ematea –egunean bertan 40 euro ordaindu beharko da– eta erakusketa Herriko plazan (11:00), irteera eskuterrean (12:00), bazkaria Hamalau jatetxean (14:30) eta amaitzeko, hiru adituk musika jarriko dute DAT tabernan (20:30).  

Brindisa Gorlan

Ibilbidea berria izango da aurten: Arrasatetik irtenda, Oñati zeharkatuko dute eta Udanan gora egin ostean, Legazpira helduko dira. Legazpitik Urretxura, eta Urretxutik Azkoiti aldera; Azkoitira heldu aurretik Gorla igoko dute, bertan brindisa egiteko. Handik Arrasatera etorriko dira. 20 bat eskuter espero dituzte eta aurten ere Euskal Herritik etorritako lagunez gain, Zaragozatik eta Madrildik ere etorrik dira batzuk. Oraingoz jai "xumea" bada ere, urteak joan ahala ekintza berriak antolatu eta festa handitzeko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak