Jimmy Barnatan polifazetikoaren blues-rocka Berumugan

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 4a, 11:05

Jimmy Barnatan polifazetikoak emango dio hasiera gaur Berumuga kontzertu sortari. Uztail eta abuztuan zehar, bluesa, jazza, rocka…, askotariko musika zuzenean gozatzeko aukera izango da eta Barnatanek hasiko du gaur Bergarako Espoloian, 22:30ean. 'Los Serrano' telesailean ezagun egin zen aktorea bluesman bihurtuta datorkigu oraingoan. Azkeneko Max antzerki sarietan, maisuki egin zituen aurkezle lanak.

Jimmy Barnatan polifazetikoak emango dio hasiera gaur Berumuga kontzertu sortari. Uztail eta abuztuan zehar, bluesa, jazza, rocka…, askotariko musika zuzenean gozatzeko aukera izango da eta Barnatanek hasiko du gaur Bergarako Espoloian, 22:30ean. Los Serrano telesailean ezagun egin zen aktorea bluesman bihurtuta datorkigu oraingoan. Azkeneko Max antzerki sarietan, maisuki egin zituen aurkezle lanak.

ROOM 13 goiburuko diskoa, estudioko hirugarren diskoa, dakar besapean, eta zinema eta musika uztartzen dituela esan behar dugu. "Jatorrizko 5 gaik eta Alex Angulo, Adriana Ugarte, El Gran Wyoming eta nik neuk interpretaturiko irrati-nobelaren sei sekuentziak osatutako diskoa da", dio Barnatanek. Bluesaren istorio bat kontatzeko egiten dute bat abestiek eta audioek.  

New York

Jimmy Barnatanek izaki bitxia ematen du baina erabat berezkoa du izaera hori. Espainia eta New York artean hezia, txikitandik elikatu zen estatubatuar musika eta kulturaren sustraiekin. Bigarren freaks horien joerako antzezle gisa ezagunagoa, agertokian ikusten duen oro txundituta eta harria bete hortz geratzen da haren karisma ikusi eta bere bluesman-ahotsa entzunda.

Hondarribiko Blues jaialdian

32 urte dituen honetan itzuli da, taberna zuloetan edota Hondarribiko Blues Jaialdian milaka ikus-entzuleren aurrean abesten eta agertokia Eric Burdon eta Shemekia Copeland bezalako izar handiekin partekaturik, han eta hemen eskainitako bira batzuen ostean.

Jim Morrison eta The Doors

Jim Morrisonenganako debozioak ireki zizkion bluesaren ateak. Hala aitortzen du. "The Doors taldearen album guztien lehenengo edizioekin, milioika liburuekin eta botila tekila hustu batekin betetako aldarea dut etxean. Morrisoni esker musika psikodeliko zoragarria ez ezik bluesa ere ezagutu nuen. Bluesan sarrera izateko modu aski bihurria zen, baina inoizko blues talde onenetakoa dela iruditzen zait niri. Une oro presente dudan erreferentziazko abeslaria eta ikonoa dut".

Benetako musika eta espektakulua atsegin dutenendako hitzordu ezinbestekoa gaur, Espoloiko udako gune bikain baina zumardi desegokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak