Barietateak galtzen ari direla eta galerarako arrazoi nagusiak hiru direla dio Ortiz de Urbinak: gero eta nekazari gutxiago dagoela; lur emankorrak ere gutxitzen ari direla; eta erakundeek eta enpresa handiek hazi hibrido eta teknologikoak bultzatu dituztela urte luzez.
Dena den, gai honekiko sentsibilizazioa handitzen ari dela ere badio. Egun, bazkide eta laguntzaile artean, 100 baino gehiago dira Hazien Sareko kideak.
Honela azaltzen du bertako barietateak mantentzearen garrantzia, eta Debagoieneko adibide bat ere jartzen du, Aretxabaletako Morea tomatearena.