Alexander Molina da Arrasateko sozialista gazteen idazkari orokor berria

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 1a, 20:00

Arrasateko sozialista gazteak, Francisco Garciarekin, atzoko batzarrean.

Arrasateko sozialistek atzo egin zuten herri mailako batzarrean, Sozialista Gazteen idazkari orokor eta idazkari orokor ordea aukeratu zituzten, Alexander Molina eta Mario Reyes, hurrenez hurren. "Gazte Sozialistak Arrasateko gazteen erreferente bihurtzeko unea da" esan du Molinak.

Alexander Molinaren helburua da herriko sozialista gazteen antolakundea biziberritzea, horretarako, gazteendako erreferente bihurtuz.

Atzoko batzarrean parte hartu zuten, era berean, euskal sozialista gazteen idazkari orokor Alain Coloma eta Arrasateko PSE-EEko idazkari orokor Francisco Garciak. "Nigan eta nire taldearengan jarri duzuen konfiantza eskertu nahi dut lehenbizi" esan du Molinak, eta gehitu du: "Arrasaten gauzak alda daitezen lan egingo dugu; unea heldu da Arrasateko gazteek ezagutu ditzaten gure ideia aurrerakoi, ezkerreko eta internazionalistak". Eta amaitu du: "sozialismoa bakarrik arduratzen da gazteen arazoez".

Molinak adierazi du erronka ez dela samurra, baina ilusio eta gogo handiz daudela. "Herriko txoko guztietara helduko gara, ezagutu gaitzaten; izan ere, erakutsi nahi dugu Arrasate aldatzeko erreminta ezinbestekoa garela".

Bestalde, Francisco Garciak adierazi du gazteak oso garrantzitsuak direla herriko "proiektu sozialistan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak