Auto-konpostajea eta auzo-konpostajea arautuko dute asteon

Ubane Madera 2014ko eka. 30a, 09:41

Osoko bilkura Arrasaten.

Udaltzaingoaren aurre-erretiroari buruzko mozioa, auto-konpostajea eta auzo-konpostajea arautzeko Udal Ordenantza eta besteak beste, agirien erregistro bateratua ezartzeko hitzarmena. Horiexek dira bihar (martitzena) osoko bilkuran landuko dituztenak. 18:00etan hasiko da batzarra.

ELA sindikatuak aurkeztu du Arrasateko Udaltzaingoaren gaineko mozioa, polizia munizipalen aurre-erretiroari dagokiona; auzo-konpostaren eta auto-konpostaren gaineko Udal Ordenantzari dagokionez, berriz, hura aurkeztuko diote Tokiko Gobernu Batzarrari, hasierako onespena eman diezaion.

Horrekin batera, agirien erregistro bateratua egiteko Eusko Jaurlaritzarekin sinatuko du Arrasateko Udalak hori gauzatzeko hitzarmena.

Eta bestelako gaien artean, alkateak emandako ebazpenak zeintzuk diren jakinaraziko dituzte biharko batzarrean.

Osoko bilkurak izaera publikoa duenez, interesa duen edozein bertaratu daiteke. 18:00etan hasiko da bilkura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak