Palentziako mendietatik ibilaldia egingo dute Besaidekoek

Ane Elordi 2014ko eka. 27a, 11:28

Besaide taldeak antolatuta egun biko irteera egingo dute. Palentziako mendiak izeneko irteera egingo dute eta bi tontor igoko dituzte, uztailaren 12 eta 13an.

Uztailaren 12an, abiatuko dira Arrasatetik goizaldeko bostetan. Egun berean Murcia tontorra egingo dute, 2351 metrokoa. Hurrengo egunean, uztailaren 13an, Fraile gaina egingo dute, 2004 metro dituen mendia. Bi ibilbideak bost ordukoak izango dira.

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Horretarako ekainaren 30etik uztailaren 2ra arte, Besaide Mendizale Elkartearen egoitzara gerturatu beharko dira, 19:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak