Isaias Carrascoren hilketa dela-eta, errugabetzat jo dute Aginagalde

Jon Berezibar 2014ko ekainaren 26a

Espainiako Audientzia Nazionalak Isaias Carrasco Arrasateko PSEko zinegotzi ohiaren hilketarengatik errugabetu egin du Beñat Aginagalde.

Aginagaldek hiletaren egunean, 2008ko martxoaren 7an, Donostiako EHUko Medikuntza Fakultatean aurkitzen zela azaldu zuen eta gertaeraren berri Hernanin jaso zuela taberna baten bazkaltzen zegoela. Epaileek azaldu dute hari hilketa leporatzeko lekukotzek zigorrik ezartzeko moduko frogarik ez dutela aurkezten. Fiskalak 32 urteko zigorra eskatzen zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak