Txosnagunea bete egin da ustezko sexu erasoa "irmoki" salatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 25a, 20:48

'Beldurrak gurekin jai erasotzaileak sutara' izan da elkarretaratzeko leloa.

Ekainaren 24 goizaldean txosnagunean ustez neska baten aurka gertatutako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute bertan. Jende askok egin du bat kontzentrazioarekin, kondekua goraino bete da. Ustezko erasoa "irmoki" salatu dute eta, besteak beste, txosna batzordeak halako kasuetarako protokolo bat duela jakinarazi dute. Salaketa egiteko modurik eraginkorrena ahalik eta azkarren Udaltzaingora deitzea da: 943 25 20 10.

Txosna batzordeak ez du joan den hilaren 24ko gertaera publikoki zehaztu gura izan: "Ez dugu zehaztasunik eman nahi, neskaren datuak babesteko eta gertaera isolatua ez dela argi uzteko. Ez diogu gertaerari berari garrantzia eman nahi, gure asmoa da txosnagunea gune aske bat dela eta halakorik onartuko ez dugula ozen esatea. Hemen denok eroso egon gaitezen egiten dugu lan eta batez ere gerora halakorik ez dadin errepikatu", adierazi du Txosna batzordeko kide Ane Zuazubiskarrek.

Protokoloa, zehaztuta

Era berean, protokoloa zein den azaldu du Zuazubiskarrek: "Pertsonaren bat erasoren bat jasaten badu hari lagundu eta benetan zer gertatu den azaldu behar dugu. Laguntza behar duela dioenean, larrialdietarako bi zenbaki ditugu eta bertara deituko genuke berehala. Larrialdietako zerbitzuek badakite nola jokatu, gu baino esperientzia handiagoa dute honetan". Txosnetan bertan dago telefono bat: 943 25 20 10

Jende asko

Txosnagunea goraino bete da elkarretaratzean;  Zuazubiskarren arabera, ez da gutxiagorako: "Normala da jende asko etortzea, gertaera oso larria da-eta. Jaiak denondako dira eta denok dugu eskubidea gozatzeko. Jendeak erantzun behar zuen, eta erantzun du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak