Eguraldi aldetik fresko, giro aldetik bero dator San Juan eguna

Ubane Madera 2014ko eka. 24a, 09:13

Behi suharra, parrokiara iristen; eta gaztea aurrean, ihesi.

Gaueko "ondarrak" kentzeko txokolatada egin ondoren, zezen-plazarako bidea hartu dute goizean "ehunka" gaztek (eta ez horren gaztek) San Juan eguna hasteko. Behi suharrak fin portatu dira entzierroaren ibilbidean, eta 09:05erako zezen-plazan zeuden; gainera, kolpeak korrikalariei eman barik, eurek hartu dituzte, lurra labainkor dago-eta.

 

Eta bigantxen ostean, fededunek mezetarako hitzordua dute 11:00etan parrokian. Ordu berean aterako da ume eta helduek horren gustuko dituzten kiliki eta erraldoien konpartsa, eta goizeko ekitaldien artean, besteak beste, jendetsua izango da Monterron parkean Arrasate Musikalek egingo duen kontzertua (13:00) Mikel Markiegiren zuzendaritzapean.

Gaurko honetan, herriko nagusiei ere egingo diete aitortza udal ordezkariek Etxaluzen (12:30).

Umeendako eta kirol-zaleendako

Eta arratsaldera begira, berriz, umeendako Sardina Freskue ikuskizuna (18:30, Seber Altuben) street boulerra, pilota partidua (19:00, Uarkapen) Mikel Goñi eta Fernando Goñi Sebastian Gonzalez eta Eulateren kontrakoa eta su artifizialak (23:00, Santa Barbaratik).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak