Fagor Automotionek Diseinu eta Berrikuntzako Espainiako Sarian aipamen berezia jaso du

Jon Berezibar 2014ko eka. 22a, 16:10

Espainiako Makina-Erreminten eta Fabrikazioa Teknologien Disenu eta Berrikuntza sarietan aipamen berezia jaso berro du CNC 8060 simulatzailearengatik. Teknologia aurreratua erabili da diseinuan, Fagorretik azaltzen dutenez, eta horri esker bere sakonera nabarmen murriztu ahal izan da.

Sari hau AFMk antolatzen du (Avdanced Manufacturing Technologies), BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren babesarekin. Epaimahaia EIDE, IHOBE, SPRI, TECNUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Ergogroup eta Osalan erakundeek osatuta zegoen, eta horiek denek berrikuntza, diseinua, ergonomia eta segurtasun irizpideak izan dituzte kontuan sariak erabakitzerakoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak