35 ikasle ditu akademiak eta 23 emanaldi eskaini zituzten, askotariko instrumentuekin: gitarra elektriko zein klasikoak, baxua, pianoa, zeharkako flauta...
Ikasleendako "motibagarria"
Ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsi ahal izan zuten ikasleek eta hori, Olatz Urkia irakaslearen arabera, "polita eta motibagarria" da eurendako. Era berean, festarekin "oso pozik" amaitu zuen Urkiak: "Oso ekitaldi polita izan zen, denok oso gustura geratu ginen. Ikusleek izan zuten pazientzia txalotzekoa izan zen. Izan ere, ez zen ohiko kontzertu bat izan, emanaldi batetik bestera hainbat aldaketa egin behar izan genituen eta jendeak oso ondo erantzun zuen. Eskertzekoa da". Arrakasta ikusita errepikatzeko moduko ekitaldia dela uste du irakasleak, beti ere ikasleek gura badute.