Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegiturak Sailak jakinarazi duenez, GI-2620 errepideko Olandixoko tunela itxita egongo da gaur, astelehena, 08:00etatik 17:00etara bitartean. Tunela ixtearen arrazoia da mantentze-lanak egin behar dituztela; tunelaren hastialak garbitu eta errepide ertzetako sastrakak kendu eta garbitu behar dituzte, besteak beste. 19,500 eta 21,415 kilometro puntuen artean egingo dira lanak, eta bitartean zirkulazioa Arrasaten barrena bideratuko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.