Ignacio Ramonet kazetariak MUko Kooperatibismoaren Bigarren Jardunaldietan hartuko du parte, barikuan

Miren Mujika 2014ko eka. 20a, 14:32

MUren Humanitate eta Giza Zientzien fakultatearen Lanki institutuak Kooperatibismoaren Bigarren Jardunaldiak ospatuko ditu, ekainaren 20an, barikuan. Helburu nagusia da, mugimendu kooperatibistaren erronkei erreparatzea gero horien inguruan hausnartzeko.

Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean leku hartuko du ekimenak, eta hainbat jarduera partekatzeko aukera izango da bertan, hala nola mintegiak, hitzaldiak eta talde-dinamikak. Igancio Ramonet kazetari gizarte-analista egongo da bertan. Hizlari galiziar horrek hainbat eta hainbat liburu argitaratu ditu, eta gaur egun 'Le Monde Diplomatique’ aldizkariaren Espainiako edizioa zuzentzen du. Berak, 15:00etan, ‘Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean’ izeneko hitzaldia eskainiko du.

Egitaraua

  • 09:00etan: Sarrera, Ainara Udaondo eta Lanki Ikertegiaren eskutik.
  • 09:30ean: 'MUren Kooperatibismoaren erronkak' ondorioak ateratzeko balioko du, Igor Ortega, Lanki Institutuko inbestigatzailearekin batera.
  • 11:00etan: Kafea.
  • 11:15ean: Talde dinamika: Hausnarketa orokorra eta eztabaida.
  • 13:15ean: Luntxa.
  • 14:30ean: 'Aditu ikastaroa Garapen Kooperatiboan'-ren bosgarren diploma banaketa.
  • 15:00etan: 'Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean' izeneko hitzaldia eskainiko du Ignacio Ramonet kazetariak.                                                                                  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak