Segurtasun hesiak ari dira jartzen Arrasateko Bizkaia etorbidearen gaineko zubian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 19a, 17:32

Caldereria Markulete enpresako langilea soldatze lanetan.

Martitzen arratsaldean hasi ziren lanekin eta dena ondo bidean ekainaren 29ra arte luzatuko dira. Caldereria Markulete enpresa ari da obretan eta enpresako langile batek obran bertan adierazi duenez, ekainaren 25ean errepidea moztuko dute, "segurtasun kontuengatik".

Orain segurtasun hesiak izango direnen oinarriak ipintzen ari dira eta gero, behin hagaxka –barilla– sareekin betetzen dituztenean, 2,25 metroko altuera izango dute.

Jarraian, segurtasun hesiak jartzeko obren zenbait argazki:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak