Beñat Barberenak eraman du Arrasateko Gure Esku Dago taldearen saskia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ekainaren 18a

Beñat Barberena, Zeziaga zenaren atarian, txartel irabazlearekin eta sariarekin.
Arrasateko Gure Esku Dago taldeak zozketatutako otzararen zenbaki saritua izan da 1.410 eta zenbakiaren jabea Beñat Barberena arrasatearra izan da. Arrasateko Gure Esku Dagok giza katea berotzeko egin diren ekintzak antolatzeko atera zituen txartelak, eta herritarren lanekin osatutako bi saski jaso ditu irabazleak. Arrasateko idazle eta musika taldeen liburu eta CDei esker osatu ziren bi otarrok. Zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak