Hori horrela, Arrasateko auzokoek, zentroko pazienteek eta profesionalek taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Aita Menni Ospitaleko Pastoraleko burua, Egoitz Zabala, izan da jarduera antolatu duena, eta eskerrak eman dizkio Euskadiko Orkestra Sinfonikoari Aita Menni Ospitalera berriro etortzeagatik, bere musikaz gozatu ahal izango baitute. “Zuzendariaren kargua utzi duen Iñigo Alberdiri bereziki eskertzen diogu, beti lagundu duelako taldea gurera etor zedin, eta dagoeneko hirugarren aldia da etortzen dena", adierazi du. Horrez gain, bisitaren asmoa, kultura-proposamen hau, normalean gozatzeko aukera ez duten taldeengana heltzea dela azaldu du. “Gure kasuan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen, adinekoen eta garuneko kaltea duten pertsonen mundura heltzea da helburua”.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Estatu mailako erreferentziako talde sinfonikoa da, eta 7.000 abonatu ditu. Bere saioetan % 90eko okupazioa lortzen du eta urtero 150.000 ikusle inguru ditu. ‘Orkestra Herrietan’ ekimenari esker, bere inguruko lekuetara eramaten du bere musika Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, kontzertuen ohiko zirkuitutik urrun. Oraingoan, goi-mailako proposamena du: Beethovenen Bosgarren Sinfonia.