Zapatuan irekiko dituzte txosnak, Kondekuan

Jon Berezibar 2014ko eka. 18a, 15:22
Jaietako gune garrantzitsuetako bat, gazteenentzat, Kondekua da. Bertan txosnak eta agertokia ipiniko dituzte. Txosna batzordeak atzo luzatu zien gazte guztiei gonbidapena. Aurreratu eta asteburuan ere hasiko da txosnetako egitaraua.

Ekintza zerrenda luzea da. Zapatuan San Pauli peñakoek bazkaria egingo dute eta kontzertuak egongo dira gauez. Señor No eta Sex Museum taldeek joko dute, besteak beste. Txupina ostera, astelehenean botako dute; hasiera ofiziala izango da 12:00etan.
Kontzertu handia, baina, eguaztenekoa izango da Gatibu eta Zea Mays taldeekin eta Las Tea Party modako disko-jartzaileekin.

Elastikoa ere atera dute batzordekoak. Salgai dago jada eta aurtengo lema Ustelak sutara da.

 

Zapatua, 21

10:30 Futbito partidua: Iluntz vs. Beste Bat

14:00 Bazkari herrikoia

18:30 Haur jolasak

22:30 Kontzertuak: Señor No, Screamers Sinners, Sex Museum

 

Igandea, 22

18:00 Euskaraz Blai arratsaldea

20:00 Bertso saioa Seber Altube plazan

 

Astelehena, 23

12:00 Txupina

13:00 Triki kalejira

14:30 Bazkari herrikoia Uarkapen

17:00 Txopo-poteoa

18:00 Makalaren jasotzea

 

Martitzena, 24

08:00 Txokolatada Arbolapetan

17:00 Tortilla lehiaketa

18:00 Street Boulder txapelketa txosna gunean hasita

19:30 Garagardo tailerra eta dastatzea

 

Eguaztena, 25

14:00 Zeuk eiñ, zeuk jan bazkaria

17:30 Ttek! elektro txaranga

22:30 Kontzertuak: Zea Mays eta Gatibu eta Las Tea Party DJ-ak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak