Elkarrizketarako bideak irekitzen saiatuko dela esan die arartekoak Ordainduri eta Eskuraturi

Leire Kortabarria 2014ko eka. 18a, 09:44

Eskuratu eta Ordaindu elkarteko ordezkariak, arartekoarekin.
Arartekoarekin, Iñigo Lamarkarekin batzartu dira Fagor Etxetresnetako bazkideek osatzen duten Ordaindu elkartea eta Edesakoek osatzen duten Eskuratu elkartea. Elkarteen esanetan, arartekoak bitartekari gisa laguntzeko borondatea azaldu die, eurek hala eskatuta.

Ordainduren partetik, Ana Iriarte, Clara Elkorobarrutia eta Guadalupe Guijarro izan dira, eta Eskuratutik, Isidro Miguel, Juan Antonio Pérez eta Antonio Pascual. Batzarrean, euren hitzetan, "Edesak, Fagor Etxetresnek eta MCCk erabili dituzten engainuez eta prozedurez" informatu dute.

Mondragon Korporazioarekin bitartekari lanak egin ditzan eskatu diote arartekoari. Helburua, "negoziazioa eta elkarrekin konponbideak bilatzea ahalbidetuko duten elkarrizketa bideak" sortzea.

Arartekoak laguntzeko borondatea erakutsi die, baina esan du elkarrizketa hori zabaltzea ez dela "erraza" izango. Ordainduren eta Eskuraturen arabera, arartekoa bere aholkulariekin egongo da informazio gehiago batzeko, bi elkarteen abokatuen bidez ere, beharra baldin badago.

Betiere Ordainduren eta Eskuraturen esanetan, arartekoak esan die administrazio publikoarekin zerikusia duela bere ardurak, eta "inondik ere" ez enpresa pribatuarekin. Hala ere, Mondragon Korporazioarekin elkarrizketa-bideak irekitzen ahaleginduko dela esan die. Bi elkarteek diotenez, ekain bukaerarako berri gehiago emateko moduan egongo da arartekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak