Gure Esku Dagoko Euskal Herriko lantaldeetako ordezkariak Arrasaten batzartuko dira zapatuan

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 18a, 09:05

Herrietako batzordeetan lanean ibili diren guztiak daude deituta lan-bileran parte hartzera. Arrasateko Amaia Antzokian egingo da, goizez. Orain arteko ibilbidearen balantzea egingo dute eta aurrera begira egin beharrekoez hitz egin.

Egitaraua

  • 09:45 Harrera.
  • 10:00 - 10:45 Balantzea. 
  • 10:45 - 11:30 Lan-taldeak.
  • 11:30 - 12:00 Atsedenaldia.
  • 12:00 - 12:45 Lan-taldeak.
  • 12:45 - 13:15 Agurra.

Gai Zerrenda

  • 2013ko ekainaren 8an Irungo Ficoban Gure Esku Dago dinamika aurkeztu zenetik 2014ko ekainaren 8a bitartean egindako bidearen inguruko balantzea landuko dute guztien artean.  
  • Aurrera begira egin beharrekoaz aritzeko, gida gisa, pixkanaka guztien artean bete beharreko orri zuria jarriko dute mahai gainean. Ekainaren 21etik aurrera eta iraila bitartean herrietan eta denen artean betetzeko.

Orri zuri hori osatzen hasi asmoz, bi ildo jorratzea proposatu dute:

a) Datorren urteari begirako ekintza plana: zer egingo duten. Erabakitzeko Eskubidearen aldarrikapena eta egikaritzearen inguruko ekimenak, lanak... zehazteari begira.

b) Egin beharrekoa nola egin nahi duten zehazteari ekingo diote: antolakuntza, koordinazioa, lan-moldeak, bitartekoak...

  • Modu laburrean, plenarioan udara begira hartuko dituzten etxeko lanen zerrenda gogora ekartzea eta udazkenerako egutegia mahai gaineratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak