Sanjuanetako egitaraua prest Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 17a, 17:17

Arratsaldean aurkeztu dute Arrasateko San Juan jaietako egitaraua, Monterron parkean; jaietako zinegotzi Kepa Urteagak eta aurten 20 urte bete dituen Txatxilipurdi elkarteko ordezkari Nerea Gabilondok aurkeztu dute. Adierazi dute, hain justu, urteurrenen harira antolatutako hainbat ekitaldi jaso dituztela aurtengo egitarauan. Hori ez da, baina, berrikuntza bakarra: bi urteko geldialdiaren ostean, Monterronera kontzertuak itzuliko dira berriz; eta 22 lagunez osatutako pakistandarren konpainia batek San Juan bezperako nagusien danborradan parte hartuko du. Albiste barruan, egitaraua, egunez egun.

Ekainak 18, eguaztena

20:00etan: Julian Sagasta organo-jotzailearen mendeurrena ospatzeko, KONTZERTUA eta Julian Sagasta Galdos Abade eta Organo-jotzailearen BIOGRAFIAren AURKEZPENA San Joan Batailatzailearen parrokian.

Ekainak 19, eguena

18:30ean: Amaia Antzokian, Trikitixa eskolaren kurtso bukaerako EMANALDIA.

Ekainak 20, egubakoitza

18:30ean: Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako EMANALDIA.

21:00etan: KANTU AFARIA Jose Letona plazan SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin.

Ekainak 21, zapatua

09:00etan: Seber Altube plazan hileroko III. Larunbateko baserritarren azoka. Bertan, JAKIONen eskutik KONTSERBA TAILERRA eskeiniko da doan 11:00etatik aurrera.

09:00etan: Goiz osoan Alde Zaharrean 10. Herensugea PINTURA LEHIAKETA. Arrasate Margo Taldeak antolatuta.

10:00etan: Mojategi kiroldegiko Skatepark-ean eta egun guztian zehar PATXIMATXIN SKATE JAIA.

11:00etan: Herriko plazan ARRASATE AIKIDO TALDEAren ERAKUSTALDIA. Ondoren, edozein parte hartzera gonbidatuta dagoen ENTRENAMENDUA.

13:30ean: Txosnagunean bazkaria St PAULI taldearen BESTE BAT! peñak antolatuta.

14:30ean: Harresi aretoan PINTURA lehiaketaren SARI BANAKETA.

16:30ean: BESTE BAT! peñak antolatuta haurrentzako parkea txosnagunean.

20:00ean: ELAI abesbatzaren kontzertua PARROKIAN.

21:00ean: Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera. Ondoren, 23:00etan TXOBORRO magoa.

23:00etan: KONTZERTUA txosnagunean: SCREAMERS & SINNERS + SEÑOR NO + SEX MUSEUM.

Ekainak 22, domeka

Goizean zehar Sebero Altube plazan ESKUARTEAN artisau taldeak antolatuta, AZOKA.

17:30ean: Euskaraz blai, Txosnagunean.

20:00etan: BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan AED-k antolatuta. Partaideak: Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Aitzol Barandiaran, Jone Uria. Gai jartzailea: Asier Ibaibarriaga.

Ekainak 23, astelehena: San Juan bezpera

12:00etan: Txosnagunean TXUPINA. Gero TRIKIPOTEOA txosnetatik hasita.

14:30ean: Herri BAZKARIA Uarkapen.

16:30ean: ETXAFLEROAK eta GRANADA JAPONIARRAK Biteri plazan.

17:00etan: Seber Altube plazan IKUSI MAKUSI taldearen MUNDUKO IPUINAK ikuskizuna. 

17:30ean: TXOPOPOTEO plazaraino makalarekin INCANSABLES txarangaren laguntzarekin.

18:45ean: Herriko plazan MAKALA jasotzea.

19:30ean: San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.

21:00ean: ERREMENTARI DANTZA; Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

22:30ean: SAN JUAN SUA Herriko plazan.        

23:00etan: Nafarroa etorbidean hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta.

Horren ostean, Herriko plazan, GAUBELA taldearekin DANTZALDIA.

Ekainak 24, martitzena: San Juan eguna

8:00etan: TXOKOLATADA txosna batzordeak antolatuta.

8:30ean: DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00etan: ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta Laubide. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00etan: San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.

11:00etan: Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.

11:00etan: Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.

12:00etan: Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

12:30ean: Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.

13:00etan: Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin.

Egitaraua:

  • EL TAMBOR DE GRANADEROS.........Overtura ........R.CHAPI
  • LA DAMA DE ANBOTO......Selección de ópera......B.ZAPIRAIN
  • BEATLES COLLECTION........... ......J.LENNON-P.McARTNEY
  • EL CUMBANCHERO............................ .......R.HERNANDES
  • LAS FIESTAS DE ESTELLA.........Pot-Pourri.......... J.ROMANO

ZUZENDARIA :MIKEL MARKIEGI

17:30ean: Herriko kaleetan zehar STREET BOULDER txapelketa.

17:30ean: Tortila lehiaketa txosnagunean.

18:30ean: Seber Altube plazan Eidabe taldearen SARDINA FRESKUE ikuskizuna.

19:00etan: Herriko plazan eta Eusko Labelen eskutik OILASKOA DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.

19:00etan: Uarkape frontoian PILOTA PARTIDAK: MIKEL GOÑI - FERNANDO GOÑI vs SEBASTIAN GONZALEZ - EULATE. Sarrerak: 10 euro (Aurretik gaztetxoen partidak egongo dira).

19:30ean: Zezen plazan ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA.

20:00etan: Erdikaldeko kaleetatik zehar KALEJIRA gaitero eta Arrasate Musikaleko haize taldearen eskutik.

23:00etan: Santa Barbaratik SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

23:15ean: Herriko plazan Fan&GO taldearekin DANTZALDIA.

23:15ean: Monterron parkean DEMODE Quartet taldeak EPA! ikuskizuna aurkeztuko du.

Ekainak 25, eguaztena: Haurren eta gaztetxoen festa eguna

8:30ean: DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00etan: ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

10:30ean: Biterin Haurgunea eta Zaldibarren Gaztegunea jarriko dira martxan 14:00ak arte.

12:00etan: EGUZKILARUri ongi etorria, karaokea eta makal txikiaren igoera Biteri plazan.

12:00etan: Maisu Aranon Zeuk iñ zeuk jan BAZKARIA prestatzea.

13:00etan: KALEJIRA HERRIKOIA txistularien eskutik.

13:30ean: APAR JOLASA Jokin Zaitegi plazan. Bainu jantziak eraman eta igerilekura… apar artean jolastera.

14:30ean: Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko BAZKARI HERRIKOIA Maisu Aranon, ondoren THE POSTRES taldea. Udalaren eskutik sagardo kupel bat egongo da parte-hartzaileentzat.

16:00etan: Haurrentzako JOLASAK Maisu Aranon Zeuk iñ zeuk jan bazkalostean.

18:00etan: Kalejira TTEK Elektrotxarangarekin.

18:30ean: ERREKORTADOREEN ESKOLA gaztetxoentzat zezen plazan.

19:00etan: PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS Monterronen. Gero, Eguzkilaruri agurra.

22:30ean: ZEZEN SUZKOen irteera portaloitik Herriko plazara.

22:30ean: GATIBU, ZEA MAYS eta  LAS TEA PARTY taldeak txosnagunean.

23:00etan: Herriko plazan LOS DEL GAS taldearekin kontzertua.

Ekainak 26, eguena

8:30ean: DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00etan: ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.

11:00etan: Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.

12:00etan: Arrasateko trikitilarien eskutik, kalejira.

12:00etatik – 14:30era: KULTURARTEKOTASUN AZOKA. Herriko plazan kultura desberdinetako jaki tipikoak dastatzeko aukera.

18:30era: PATATA TROPIKALA taldearen eskutik KONDAIRA BATEN TRUKE ikuskizuna Seber Altube plazan.

19:30ean: Herriko plazan SOKA DANTZA.

20:00etan: DANTZALDIA Jon Urbieta Djarekin Herriko plazan.

20:00etan: ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua Seber Altube plazan.

22:30ean: Herriko plazan OIHAN VEGArekin, DISKOFESTA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak