Lokiz mendilerroan ibili ziren; Ganuza, Galdeano, Lokizko Santiago baseliza, Sartzaleta eta Lokiz mendia gainditu zituzten. Indarrak berreskuratzeko, 'Venta de Larrion' jatetxean bazkaldu zuten.
Ostean, bertsoz eta abestiz girotuta, hainbeste urtetan antolatze lanean ibilitako Jose Antonio Zeziaga Osiñari omenaldia egin zioten, eta bere senideak oroigarri bat jaso zuten bertatik.

