Hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo bainu denboraldiak: eguraldi txarra balego, abonatuek barruko igerilekura joateko aukera izango dute, eta ekainaren hogeia baino lehen abonatzen direnen artean, doako bono bat zozketatuko da. Txirristak ere izango dira, eta hamakak alokatzeko aukera. Baina berrikuntza nagusia arratsaldetako animazioa da, ur jolasak, txapelketak eta lehorreko jokoan ere egingo dituzte.
Gainera, aurten kantinan ogitartekoak, izozkiak eta edariak eskainiko dituzte.