Ignacio Ramonetek hitzaldia emango du Kooperatibismoari buruzko jardunaldietan

Ane Elordi 2014ko eka. 17a, 12:27

Mondragon Unibertsitatearen eskutik, Kooperatibismoari buruzko II. jardunaldia egingo da, egubakoitzean, ekainaren 20an. Kooperatiben mugimenduak aurre egin behar dien erronkei buruzko hausnarketak partekatzea du helburu.

Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egingo da ekitaldia, eta askotariko ekintzak antolatu dituzte, artean, Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte-analistak ere hartuko du parte. 'Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean' izeneko hitzaldia eskainiko du, 15:00etan.

EGITARAUA

  • 09:00 Sarrera. Ainara Udaondo, Lanki Ikertegia – Mondragon Unibertsitatea.
  • 09:30 ‘Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren erronkak’. Protagonisten hausnarketetatik abiatuta ateratzeko ondorioak. Igor Ortega, Lanki Institutuko ikertzailea.
  • 11:00 Kafea.
  • 11:15 Talde-dinamika: Arrasateko Kooperatibismoaren erronken inguruko hausnarketa eta eztabaida partekatua.
  • 12:15 Luncha.
  • 14:30 ‘Garapen Kooperatiboko Aditu Ikastaroaren” 5. edizioaren diplomak emateko ekitaldia.
  • 15:00 Hitzaldia:‘Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean’.Ignacio Ramonet, kazetaria eta gizarte-analista.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak