Mikel Otero izango da hizlaria, Fracking Ez! taldeko kidea. Antzeko hainbat ekintetan hartu du parte; Arrasaten bertan ere, Gaztetxean, hitzaldia eman zuen eta gasa erauzteko teknika horren inguruko nondik norakoak izan zituen mintzagai. Oraingoan, Gipuzkoa eta Deba bailaran frackingak egin ditzakeen kalteak azalduko ditu: Frackingaren teknika zein da, testuinguru energetikoa, sortu ditzakeen kalteak, Gipuzkoan ustiatzeko baimenen egoera eta abian den sinadura bilketa.
Izan ere, deba bailaran Frackinga debekatzeko Herri Ekimen Legegileak sinadurak bilketa abiatu du, Dagoeneko 25.000 sinadura bildu dituzte, eta ekainaren amaierarako 30.000 sinadura bildu nahi dituzte, ondoren Gasteizko Parlamentuan aurkeztu eta gaia jorratua izan dadin eskatzeko. Gainera, Eskoriatza eta Arrasate, esaterako, Fracking Gabeko Udalerri deklaratu dira.