Sanjuan bezperatakoak, 60ko hamarkadan

Ubane Madera 2014ko eka. 17a, 09:12
Antsoategi, Ezkurra eta Velez de Mendizabal, 1963-64an, Herriko Plazan.
Denboran atzera egin eta joan den mende erdiko argazki batekin Sanjuan bezpera sasoiarekin bat egiten du oraingoan Josemari Velez de Mendizabal Arrasateko historialariak, 1949ko kintoen blogean.

"Batxilergoko  bosgarren kurtsoa (1963-64) amaitu berri genuen viatoristekin herriko San Jose ikastetxean, eta ekaineko azterketak – "legalmente reconocido" genuen kolegioan bertan burutuak-  denetariko emaitzak ekarri zituen. Hala ere, sanjuanak sanjuanak ziren eta ez zegoen patxanga alperrik galtzeko bat ere gogorik. Uda etorriko zen, utzitakoa berreskuratzeko (premia zutenek, noski)
 
Argazkilari ibiltari horietako batek harrapatu gintuen herriko plazan Javi Ansoategi, Juan Luis Ezkurra eta hiruok. Bizitzak zer ekarriko zigun ez genuen ezta imaginatu ere egiten! Ezta beharrik ere ez (artean)", dio Velez de Mendizabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak