"Arartekoari jakinaraziko diogu kaltetutako langile askorendako zelako drama soziala den euren aurrezkiak ezin berreskuratzea". Bi elkarteotako ordezkariek diote gaur egun Mondragon Korporazioa zuzentzen duten kudeatzaileek "entzungor" egiten diotela eskari "logiko" horri.
Ordaindu Fagor Etxetresna Elektrikoetako 730 bazkide ohik osatzen dute; eta Eskuratu, berriz, Basauriko Edesako 330 kooperatibistak.