Kontserba tailerra Arrasaten, Jakionen eskutik

Miren Mujika 2014ko eka. 16a, 15:24
Ekainaren 21ean, Baserritarren Azoka Bereziak barazkiak ontziratzeko tailer bat egingo du, Jakionek gidatuta. Uda sasoiak ortuko produktu ugari dakartza azokak, beste urte sasoi batzuekin alderatuta.

Produktuak urte osoan zehar jan ahal izateko hainbat era daude, artean kontserban ontziratzea.  Honi helduz, Jakion enpresak eta Arrasateko Udalak ekaineko baserritarren azoka berezian barazkien kontserbak egiten ikasteko tailer bat antolatu dute. Tailerra goizeko 11:00etan izango da, Seber Altube Plazan, baserritarren azokaren baitan. Bertan parte-hartu nahi duen ororentzat dago irekita, eta doan izango da.

Tailerrean parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da.  Interesatuta daudenak, orri hau bete eta Arrasateko Udaleko BAZen entregatu behar dute, ekainaren 19a baino lehen. Telefonoz deituta ere izena eman daiteke (943 252000).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak