Arabaren ostean, Palenciara

Ubane Madera 2014ko eka. 16a, 08:50

Mendizaleak, Arrigorristan.
Araba aldetik laugarren ibilbidea egin dute Besaide Mendi Elkartearen eskutik 34 lagunek. Azazeta mendatetik Opakuarainoko ibilbidea egin zuten, 19,5 kilometrotakoa. Ibiltzeko oso eguraldi ona izan zutela diote partaideeik: "Hasieran lainoa eta gero eguzkia eta haizea". Dagoeneko egin dute hurrengo hitzordua: Palenciara, bi egunetarako, uztailaren 12an eta 13an.

Hona Arabako laugarren irteeraren kontakizuna: "Azazetako mendatetik 08:15an hasi gara ibiltzen laino artean, eta lehenengo Gazteiko mendiak (Itxogana (1.063m) eta Idiagana (1.098m) egin ditugu, gero Puerto de Ullibarri eta Puerto de Gereño; hemen hamarretakoa egin ondoren, berriro mendian gora jo dugu, Iturrietako mendietara; han tontorretan ibili gara: (Marabilleta (1.088m), Santa Elena (1.111m, goiko argazkian) Soil (1.090m), Atxurri edo Larredez (1.104m) eta Arrigorrista (1.149m, argazki nagusian) eta hemendik Opakua mendateraino joan gara. Ibilbidea bi ordu t'erditan bukatu dugu. Aldatu eta gero, Agurainen bazkaldu egin dugu eta 18:15erako Arrasaten ginen".

Palenciarako irteeran parte hartu gura duenak, berriz, ekainaren 30 eta uztailaren 1 eta 2an eman dezake izena, Besaideko bulegoetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak