Egitarau oparoa izan da goizean zehar. Ikasleek herri kirolak egiteko aukera izan dute, taberna zerbitzua ere egon da, artean, taloak jateko aukera ere egon da. Umeentzako puzgarriak eta ekintza desberdinak egon dira, besteak beste, arpegia margotzeko tailerra eta margotzeko txokoa. Gainera, ikasleek urtean zehar ikasitakoaren erakustaldia egin dute, dantza eta musika erakustaldiak egin dituzte gaztetxoek.