Arratsaldean harrera egin die Kepa Urteaga zinegotziak udaletxean, otxoteko kideek lagun eginda.
Eta iluntzean kontzertua eskaini dute bi abesbatzek. Txorbelak hasi du emanaldia, Mikel Arregik zuzenduta, baina ekitaldi motza eskaini du horrek. Ondoren suediarren txanda etorri da. Profesionalek osatutako abesbatzak musika erromantikoa eta egungoa bateratzen dituen kantuak eskaini ditu Michael Waldenbyren gidaritzapean. Eta euskaraz kantatzera ere ausartu dira; zuzendariak berak egindako Kirmen Uriberen poema baten bertsioa estreinatu dute. Eta bi abesbatzek elkarrekin bukatu dute emanaldia Maitia nun zira abestuta.