Haur dantzarien eguna egingo dute bihar Arrasaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko ekainaren 14a

Debagoieneko ordezkaritza zabala izango du: herriko Txikitxu-Arrostaitz eta Lore Gazteak taldeak, Aramaiokoa, Antzuolakoa, Oñatikoa eta Aretxabaletakoa. Horiez gainera, Oiartzundik, Durangotik eta Iruñetik ere etorriko dira.

Horiek guztiek, Udalaxpe txistulari taldearekin eta Arrasateko gaiteroen musikarekin askotariko dantza emanaldiak egingo dituzte: 11:15etan hasita, erdiguneko kaleetan, eta herriko plazan 13:30ean eta 17:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak