Askotariko kontzertuak sanjuanetan Arrasate Musikalaren eskutik

Miren Mujika 2014ko eka. 13a, 11:57

Arrasate Musikaleko banda txikia
Arrasate Musikaleko ikasleak oraindik lanean dihardute eta hurrengo asterako ekitaldi mordo baten parte hartuko dute. Horretarako, egitarau osatu bat prestatu dute datorren astera begira. Ekainaren 20a eta 24a izango dira egun handienak.

Egitaraua

  • Ekainaren 17an, martitzena, 18:00etan, Musika Eskolan Klarinete ikasleen kontzertua egongo da. Ikasle hauek Zigor Martinez eta Igor Larrañagaren ardurapean daude.
  • Ekainaren 18an, eguaztena, 18:30ean, Musika Eskolan Piano ikasleen kontzertua egongo da. Ikasle hauen arduradunak Rakel Hernandez, Eduardo Arzamendi eta Isabella Blezien dira.
  • Ekainaren 19an, eguena, 20:00etan, Jam sesion bat egongo da. Bertan instrumentu bat jotzea dakien edonor gerturatu daiteke bai entzutera edota jotzera. Musika estilo modernoa (jazz, bluesa, pop,rock....) lantzen da eta inprobisazioak entzuteko aukera izango da. Guzti honen arduraduna Zigor Martinez da.
  • Ekainaren 20an, barikua, 18:00etan, Musika eskolan Kantuko ikasleen kontzertua izango da Tere Gonzalezen ardurapean. 18:30ean, aldiz, kurtso bukaerako kontzertua egongo da Amaia Antzokian. Bertan, ballet taldea, tailer musikaleko ikasleak eta talde mixto batzuk ikusteko eta entzuteko aukera izango da.
  • Ekainaren 24an, martitzena, 11:00etan, banda erraldoi eta gaiteroekin batera kalejira bat eskeiniko dute herrian zehar.13:00etan, berriz, urtero bezala Bandaren San Juan kontzertua Monterron parkean 13:00etan.

 

Arrasate Musikaleko Banda

Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan  eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan.

Taldeak, egiteko bikoitza betetzen du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa , herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan  inplikatuz.

Geroago Eduardo Arzamendi ,Jose Ramon Elkoro eta  Iker Olazabal hartu zuten zuzendari lana, gaur egun Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak