Munarreko zubian ari ziren langileen arabera, azken orduko arazorik ezean, hilaren 16an irekiko dituzte hiru zubiak. Hau da, Eroskikoa, Zerrajerakoa eta Munarrekoa. Azken hilabeteotan zubiak bustita egon direnean, hainbat eroriko izan dira bereziki hiru zubi horietan.