Aste osoko egitaraua
Aste osoan zehar ‘Holokaustoa: Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela’ izeneko erakustekta egondo da gela nagusian.
- Astelehenean, ekainak 16, 09:30ean eskolako liburutegian, Mariasun Pagoaga aktoresak eta DOKE antzerki taldeko kideak hitzaldi bat eskeniko dute, DOKE antzerki taldearen historiaren ingurukoa, baita noiz eta nola sortu zen ere.
- Maritzenean, ekainak 17, 9:30ean, Holokaustoari buruzko ordu beteko bisitaldi gidatua izango da euskaraz. Ikuspegi antirrazista batetik abiaturik, memoria landu nahi dute iraganetik irakaspenak ateratzeko. Lan honen oinarrizko helburua da gizarteak, bazterkeria forma berriak hartzen doan egoera berri eta aldi berean antzekoak ikusi eta saihesten jakin dezan laguntzea.
11:00etan, aldiz, Holokaustoari buruzko ordu beteko bisitaldi gidatua izango da gazteleraz.
- 'TRUKEADOS' programaren aurkezpena egongo da gazteleraz, ekainaren 19an, 10:00etan. Programa honen helburua “partaideen artean ados jartzea eta zerbitzuak zerbitzuengatik trukatzea” da, dirurik egon gabe tartean. 18:00etan, Karmele Jaio idazleak 'Musika airean' liburuaren inguruan hitz egingo du Eskolako liburutegian.
- Barikuan, ekainak 20, 10:30ean, Dorleta Kortazar ipuin kontalaria Arrasateko HHIn (Helduen Heziketa Iraunkorreko Eskolan) izango da 'Berba kateatuak' kontakizunarekin. Oihulari klowneko taldekoa da Dorleta Kortazar.