2014/06/15 10:00 - 17:15

Arrasateko Haur Dantzarien Eguna

Arrasate
Arrasateko Lore Gazteak euskal dantzari taldeak antolatuta, Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute. Debagoieneko taldeez gain, Durangoko Tronperri taldea, Iruñako Duguna eta Oiartzungo Eleizalde taldeak ere arituko dira. Urdaxpe txistulari taldeak eta Arrasateko gaiteroek ere hartuko dute parte, eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Egunari hasiera emateko, 10:00etan elkartuko dira; hamarretakoa egin ondoren, herrian zehar dantza erakustaldiak egingo dituzte. Eguerdian haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera, eta arratsaldeko ekitaldia 17:15ean izango da.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak