"Ni ez nintzen bizi kale horretan, baina nire aitaita-amamak bai, Bar Bueno gainean, hain zuzen ere, eta ni askotan joaten nintzen kale horretara", dio Etxebarriak. Caza-pesca elkartean ageri den bandera espainolari ere egin dio aipamena, garai hartan ikurrina debekatuta zegoela gogora ekarriz.
Argazkian daude:
Goien, ezkerretik hasita: Jose Ignacio Sainz, Jose Luis Isasa, Josemari Usatorre, Elena Olmedo, neu, Iñaki Etxebarria (mikelete), bere atzean Jose Manuel Beitia, Josemari Marcaide, Arantza Arana, Loli Sagasta, Pili Sagasta, Angelita Trojaola, Lourdes Trojaola, Marisol Usatorre, bere atzean Maria Jesus Mendikute, Isabel Telleria eta Arantza Zulueta. (Neskatilatxoa eta gizona ez ditu ezagutzen).
Makurtuta, ezkerretik hasita: Agustin Maidagan, Iñaki Arriola, ezezaguna, Errarte birkixak (Julian eta Bittor), Jaione Zubizarreta, Mertxe Sainz, Petri Leibar, Espe Sainz, Maite Isasa eta Maite Usatorre.