Abenturaz jositako datorren 'Udaixe'-rako izenematea zabalik, 20ra arte

Jon Berezibar 2014ko eka. 10a, 12:04
Gaztetxokoetako ohiko egitarauak Udaixe-ko ekintzei utziko die lekua uztailean. Txanda bitan irteerak, ekintzak, jolasak eta gazteekin eurekin Txatxilipurdikoek antolatutako jarduerak egongo dira. Ekainaren 20ra artekoa da izena emateko epean eta, hain zuzen, egun horretan bertan egitaraua zehazteko afari-bilera deitu dute.

Bi zati izango ditu aurten Udaixek, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Gaztelekuetatik bideratutako ekintza sorta bereziak. Uztailaren 1etatik 11ra bitartean gazteek euren aukerako ekintzak egingo dituzte eta planifikazioa egiteko, izena eman duten gazteekin afari-bilera egingo dute hilaren 20an bertan. Horrela aurten, gazteek euren neurrira egindako egitaraua prestatzeko aukera izango dute. 20 euroko kostua du lehen zati horrek.

Arrasate utzi eta Udaixeko bigarren zatia Lizargaraten gauzatuko dute eta proposatzen dena da abentura-jolas bat taldeka, 3 gau eta 4 egunez. Irteera berezi honek ere 20 euroko kostua du.

Modalitate baten zein bestean ala bietan izena emateko esku-orria bete eta Gaztetxokoetan, Gazte Bulegoan ala Txatxilipurdi elkartearen egoitzan utzi behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak