Gustura egoteko moduan dira Arrasateko Dragoi gimnasia taldekoak asteburuan Valentziatik ekarritako emaitzekin. Mirentxu Amozarrain eta Eider Altubek osatutako bikotea urrearen jabe egin zen hirugarren nibelean. Maila berean baina taldeka, arrasateko taldeak zilarra eskuratu zuen. Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Maitane Ugarte eta Leire Ugartek osatu zuten talde hau. Laugarren nibelean lehiatu ziren Nerea Otxoa eta Olatz Fernandezek ere domina lortu zuten, kasu honetan brontzezkoa. Araitz Altubek eta Ane Gorosabelek ezin izan zuten dominarik ekarri bigarren nibelean, 13. eta 22. postuan geratu baitziren hurrenez hurren.