Bera Berak irabazi du zazpinako errugbi txapelketa

Mireia Bikuña 2014ko eka. 8a, 11:20

Final parekatua jokatu zuten Getxoren kontra eta sufrituz, baina, 21-19 gailendu ziren. Eurekin batera lehiatu ziren Arrasate, Elorrio, Eibar, Zarautz, eta Ordizia.

Donostiarrak aurreratu ziren markagailuan entsegu batekin. Joko erasokorra eginez partidua ondo menderatu zuten, baina atsedenaren aurretik bizkaitarrek berdintzea lortu zuten. Atsedenaren ostean abantaila polita hartu zuten bizkaitarrek, baina Bera Berak ez zuen amore eman, eta bi entsegu gehiago eginez, partiduari buelta eman zion.

Zazpi talde

Final handia jokatu aurretik, zazpi taldeek elkarren kontra jokatu zuten. Zazpi taldeak, –Arrasate, Elorrio, Eibar, Getxo, Ordizia, Zarautz eta Bera Bera– bi multzotan banatu zituzten. Talde bakoitzak bost partidu jokatu zituen, zazpi minutuko bina zatirekin. 

Asteleheneko Goiena paperen kronika zabala, argazkiak eta Arrasateko entrenatzaileari elkarrizketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak